Lan honetan toki-erakundeen finantza-jardueraren gainean udalez gaineko administrazioek egiten duten kontrola aztertzen da eta, horrekin batera EAEko berezitasunak aztertzen dira. Toki-erakundeen finantza-jardueraren gainean egiten den kontrol horri finantza-zaintza deitzen zaio, horrek dakartzan konnotazio guztiekin. Esangura horretan, lehenengo eta behin finantza-zaintza, toki-autonomiaren printzipioarekin aldaratzen da. Toki-erakundeen ADNn toki-autonomiaren printzipioa daukagu, Estatuaren antolaketan barneraturik. Autonomiarekin bateragarria, KAren 4/1981 Epaiaren ondorioz sortutako doktrinarekin bat etorriz, kontrola daukagu. Hori horrela, kontrolaren irizpide nagusiak zehazten dira: lege-kontrola eta zehaztasun printzipioa. Baina, salbuespenez egokitasun-kontrolak ere egon daitezke eta gure antolamendu juridikoan finantza-zaintzari dagokionez horrelakoak egon daitezke.